FREESTYLERS-We Rock Hard-1998
FREESTYLERS "We Rock Hard" 1998Noizbait DJ-aren papera egiteko gonbitea luzatzen badizute eta musika jartzeaz inolako ideirik ez baduzu lasai, ez zaitez larritu. Freestylers-en diska honekin festako errege/erreginean bihurtuko zara. Instrukzioak: Diska KD erreproduktorean sartu eta "play" jartzen duen botoiari sakatu. Ondoren ordu luzez etxeko ispilu aurrean entsaiatutako konzentrazio aurpegia jarri eta aurrean duzun nahasketa mahaiko botoi guztiak sakatzen dituzularen itxurak egin. Ez ahaztu bolumena altu jartzea. Festa ospatzen den antroko lagun guztiek jainkotzat hartuko zaituzte.
